Osagaiak:

  • 1 l esne
  • 125 g irin
  • 125 g gurin
  • 150 g urdaiazpiko iberiko
  • Irina
  • Ogi birrindua
  • 4 arrautza

Elaboración:

  1. Jarri gurina kazola batean; urtzen denean, ongi txikituta dugun urdaiazpikoaren zati bat bota. Ondo frijitu guztia.
  2. Irina erantsi, eta 3 minutuz sueztitu.
  3. Gutxika gaineratuko dugu esnea, eta, irakiten hasten denean, gainerako urdaiazpikoa botako dugu. Orea kazolaren paretetatik askatu arte egosiko dugu guztia. Une horretan, gatza probatuko dugu. Erretilu batean hoztuko dugu orea, eta paper gardenarekin estaliko, paperaren eta orearen gainazalaren artean airerik ez geratzeko mudan, zarakarrik sor ez dadin.
  4. Irabiatu arrautzak bol batean. Irin pixka bat jarri erretilu batean, eta ogi birrindua beste batean. Kroketak arrautzeztatuko ditugu. Aurrena, pilota txikiak egingo ditugu bexamelarekin, eta, gero, irinetan, arrautzetan eta ogi birrindutan pasatuko ditugu, ordena horretan.
  5. Olio bero ugaritan frijituko ditugu, kroketa ireki ez dadin.