Osagaiak:

  • 2 XABIROI XERRATAN MOZTUTA
  • TENPURAREN 3 KOILARAKADA
  • 20 PIKILLO ­PIPER
  • ESNE­GAIN LIKIDOAREN 400 ML
  • IBARRAKO PIPERMIN FRESKOEN 300 G
  • GATZA OLIBA­ OLIO BIRJINA
    PERREXILXEHATUA

Nola egin:

  1. Katilu batean, tenpura prestatuko dugu hotz­hotz dagoen ur­basokada erdi batekin. Nahi adina perrexil xehatu gehitu.
  2. Zartagin batean, esne­gaina eta pikilloak bota; 15 minutuz berotuko dugu guztia. Gero, hozkailuan ondo hoztu arte utziko dugu. Jarraian, harrotu egingo dugu.
  3. Zartagin batean, oliba­olio birjina estrarekin, piperminak frijituko ditugu.
  4. Xabiroi­xerrei gatza bota, tenpuratik pasatu eta bero­bero dagoen oliotan frijituko ditugu.
  5. Plateraren oinarrian, pikillo­moussea jarriko dugu; gainean, arraina. Azkenik, pipermin frijituak jarriko ditugu.