Osagaiak:

Zainzurietarako:

  • 12 zainzuri
  • Oliba-olio birjina, 2 koilarakada
  • 100 ml esne
  • 1 koilarakada gatz
  • 1 koilarakada azukre
  • Sukalderako haria, zainzuriak lotzeko
  • 4 l ur
  • Txikitutako tipulina edo kimu freskoak

Onddo-mayonesa prestatzeko:

  • 1 arrautza
  • Ekilore-olioa 150 ml
  • 30 g onddo oliotan konfitatuta
  • Baratxuri ale bat
  • Jerez-ozpina, koilarakadatxo bat
  • Gatza

Nola egin:

  1. Zainzurietarako: eltze batean, sartu ura, esnea, azukrea eta gatza. Irakin. Zuritu zainzuriak, egokitu neurri bera izan dezaten, Sukaldeko hariarekin lotu eta egosi uretan 5 minutuz. Xukatu eta lehortu zainzuriak, eta pintatu olioarekin eta gorritu kanpoko aldea potentzia erdian berotutako burdinazko parrillan. Gorritutakoan, gehitu oliba-olio birjina estraren zorrotada bat eta gatz-ezkatak.
  2. Onddo-maionesa prestatzeko: birringailuaren ontzian, jarri arrautza, baratxuria, ozpina eta gatza, eta emultsionatu nahasketa ekilore-olioarekin, irabiagailu baten bidez. Gehitu onddoak, xukatuta, eta homogeneizatu nahasketa.
  3.  Bukaera: zerbitzatu zainzuriak txikitutako tipulinarekin batera, etagehitu onddo-maionesa.